Ospakizunik ez

Guaixe 2020ko urr. 12a, 09:12
Gazte asanbladek deitutako manifestazioko kartela.

Gazte asanbladek eta Ospak deialdiak egin dituzte gaurko

Lastailaren 12a Hispanitatearen eguna ez ospatzeko deia egin dute Sakanako gazte asanbladek. Horrekin batera, Hispanitatea suntsituz Euskal Herria eraiki leloa duen manifestazioan parte hartzera deitu dute. Mobilizazioa Lakuntzako plazatik abiatuko da 19:00etan. Altsasun, bestalde, errepresioaren kontrako Ospa mugimenduak gaur ospatzeko ezer ez dagoela nabarmendu du. Ez hispan@, ez benemerit@ lelopean bi hitzordu prestatu ditu: 12:00etan, Anuk-en egia dokumentala emanen dute gaztetxean, “Ertzaintzaren lehen gerra zikin kasuaz”. 18:00etan, berriz, udaletxe parean kontzentrazioa izanen da. Hura bukatuta, Lakuntzara joateko deialdia egin du Ospak.