Ziza-zaleek itxaron beharko dute

Guaixe 2020ko urr. 13a, 11:02
Etxarriko ziza eta landare erakusketak jende asko erakartzen du urtero.

Etxarri Aranatzen ez da erakusketarik izan eta Altsasun tailerrak atzeratu dituzte 

Etxarri Aranazko ziza eta landare erakusketa aurten ez da egin. Talde antolatzaileko Ventura Mundiñanok azaldu duenez, “pandemiagatik bertan behera utzi dugu. Aparte, ez dago zizarik. Oso gutxi daude”. Altsasun, bestalde, mikologiarako hastapen tailerrak ematekoak ziren aste honetan. Baina Altsasuko auziari buruzko telesailaren grabazioagatik Gure Etxea eraikina okupatuta dagoenez, hilaren 30era eta 31ra atzeratu dute hitzordua, 18:00etatik 19:30era. Tailer horietan ziza genero arruntenak ezagutzeko aukera izanen dute parte hartzaileek. Bi egunetan edo bakarrean parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman behar dute micologiaalsasua@gmail.com e-postan edo Iortia kultur gunean. Izen-abizenekin batera, aukeratutako eguna eta harremanetarako telefonoa eman behar ditu.