COVID-19agatik ikasgelen itxierak segi da izan du asteburuan, beste hiru ikasgela konfinatu baitzituzten: Etxarri Aranazko San Donato ikastetxeko Haur Hezkuntzako bost urteko 22 ikasle eta ikastetxe bereko Lehen Hezkuntzako 6. mailako 25, baita Olatzagutiko Domingo Bados ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6 mailako 14. Derrigorrezko konfinamendua bete ondoren aurretik etxean egon ziren 71 ikasle dagoeneko dagokien ikasgeletan daude.
Atzo 2.219 ikasle zeuden isolatuta, berrogeialdian. Nafarroako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztien % 3,58 dira. Taldeka, 53 ikastetxetako 106 gela konfinatu daude, hau da, bi hezkuntza-zikloetako talde guztien % 3,04.