Ziklo-krosa

Aimar Tadeo eta Mikel Regil Espainiako Ziklo-kros Kopan

Maider Betelu Ganboa 2020ko urr. 15a, 13:00
Suecako ziklo-krosa.

Igandean Ciutat de Sueca Nazioarteko Ziklo-kros Trofeoa jokatu zen, Espainiako Ziklo-kros Txapelketa mustu zuen lasterketa eta lan polita egin zuten txirrindulari sakandarrek

Asteburuan Espainiako Ziklo-kros Txapelketa abiatu zuen Valentzian igandean jokatutako Ciutat de Sueca Nazioarteko Ziklo-kros Txapelketak. Bertan Quesos Albeniz-Burunda taldeko Mikel Regil kadetea eta Sakana Group-Aralar taldeko Aimar Tadeo juniorra lehiatu ziren, baina azken hau egun bat lehenago jaitsi zen Valentziara, bezperan Aiacor herriko lasterketan parte hartu baitzuen. 

Hain zuzen ere VII. Aiacor Ziklo-krosa jokatu zen larunbatean, master, elite, junior, kadete eta haurren mailan. Parte hartze oso handia izan zuen lasterketak. Junior mailan Teika Team taldeko Pau Marti izan zen azkarrena (40:10) eta Aimar Tadeo Arkauz lakuntzarra 19. postuan sailkatu zen (40:40).  

Hurrengo egunean, igandean, Ciutat de Sueca Nazioarteko Ziklo-kros Trofeoak Espainiako Ziklo-Kros Kopa mustu zuen. Kadeteen mailan lehiatu zen Mikel Regil 15. postuan sailkatu zen, lasterketa polita egin eta gero (37:55); juniorretan konpetentzia handia izan zen eta Aimar Tadeo 23. postuan sailkatu zen (44:42). Koparako baliagarria den hurrengo proba azaroaren 15ean jokatuko da Cabezon de Pisuergan.