Albi gazta bosgarrena Euskal Herriko txapelketan

Guaixe 2020ko urr. 14a, 11:44
Jose Mari Ustarroz Albiko Campionen agurra jasoz. Argazkia: www.artzai-gazta.eus

Igandean jokatu zen Idiazabalen eta Hego Euskal Herriko lurralde bakoitzeko hamar gazta onenak lehiatu ziren. Jose Mari Ustarroz omendu zuten ere 

Euskal Herriko 37. Artzai Gazta Txapelketa COVID-19ak baldintzatu zen, frontoian, edukiera mugatuarekin eta segurtasun neurriak hartuz. Idiazabalgo Udalak, Artzai Gaztak eta Idiazabal jatorri izendapenak elkarlanean antolatutako lehiaketa La Leze gaztak irabazi zuen. Galarretako Azkarra  eta Larreako gaztek osatu zuten podiuma. Arruazuko Albi gaztandegia bosgarren postuan sailkatu zen. 

Txapelketan Jose Mari Ustarroz uhartearra egon zen eta antolatzaileen partetik omenaldia jaso zuen: “bere bizitza osoa baserri munduarekin eta horren balioekin, artzainekin, ardi latxarekin eta Idiazabal gaztarekin konprometituta egoteagatik”.