pilota

Finala bertan behera utzi dute

Guaixe 2020ko urr. 16a, 14:33
Baikoko pilotariek egin zuten agerraldia. ARTXIBOA

Igandean ez da pilota finalik jokatuko. Epaileak ELA sindikatuak Baikoko hamabost pilotariren izenean eskatutako kautela neurriak onartu ditu, eta bertan behera utzi du Binakakoaren finala

Olaizola II.a-Urrutikoetxea eta Ezkurdia-Martija pilotariek jokatuko behar zuten igandean Binakako finala, Miribilla pilotalekuan, baina epaileak bertan behera utzi du partida. Asteartean ELAk salaketa jarri zuen Eskuz Pilota Enpresen Ligako lehiaketako epaile bakarrak joen den larunbatean hartutako erabakiaren aurka; Baikoko hamabost pilotarik deitutako greba egiteagatik Agirreri eta Albisuri galdutzat eman zien finalerdietako ligaxkako partida erabakigarria, eta sindikatuaren iritziz erabaki horrekin greba eskubidea "urratu" zaie jokalariei.