Urtarrilaren 31n abiatu zen 2020ko Bardoak Nafarroako txaldekako bertsolari txapelketa eta larunbatean bukatu zen Lizarrako Ikastolako aretoan egindako finalean. Duela zazpi hilabete jokatzea zen finala, baina Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioz eten behar izan zuten txapelketa. Finalean Berako Lamixene, Malerreka-Baztango Bertsonautak eta Leitzako Atekaberts komeni taldeak aritu ziren eta, azkenean, Malerreka-Baztango taldeak lortu zuen txapela. Edukiera mugatzeko neurrien ondorioz 100 lagun bildu ziren ekitaldian.