Literatur hauteskundeak izan dira

Guaixe 2020ko urr. 20a, 09:35

22. urtez Ikastolen Elkarteak JUUL ikasleen idazle eta ilustratzaile kuttunenak aukeratzeko hauteskudeak egin zituen aurreko astean

Covid-19 birusak eragindako pandemiaren eta egoeraren ondorioz, JUUL kanpaina antolaketa "erabat ezberdina" egin behar izan duela jakinarazi du Ikastolen elakrteak. Beraz, 2020ko JUUL hauteskundeak gelaz gelako antolaketarekin egin da, ezarritako urruntze eta osasun neurriak jarraituz. Aste batez ikastoleko ikasleek haien idazle eta ilustratzaile gogokoenak aukeratu dituzte. Azken urtetan bezala, Ikastolen Elkarteak aitorpen berezia eginen die bozkatuen izan diren idazleari eta ilustratzaileari. 

JUUL kanpainan parte hartu duten ikasleen artean, Etxarri Aranazko Andra Mari ikastola eta Altsasuko Iñigo Aritza ikastolak daude. 

Liburu hautatuenak ikastoletan: