Kutsadurarik handiena gizarte-jardueretan eta barnealdeetan ikusi denez, koronabirusaren hedapenaren bigarren olatua geldiarazteko asmoz, Nafarroako Gobernuak neurri sorta berri bat onartu du arratsaldean. Neurri sorta berria ostegunean sartuko dira indarrean, eta azaroaren 4ra arte iraunen du. Neurriak Osasuneko kontseilariaren foru-agindu bidez gauzatuko dira, eta datozen orduetan Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.
Gaur iragarritako neurri nagusiak honakoak dira:
Nafarroako sarrerak eta irteerak murriztea, salbu eta lan-arrazoiengatik, unibertsitate-ikasketengatik, senitartekoen zaintzagatik eta beste ezinbesteko arrazoi batzuengatik egindako joan-etorriak.
Taberna, kafetegi eta jatetxeen itxiera. Establezimendu horiek soilik ogiaren, prentsaren eta etxez etxeko janariaren salmentarako erabili ahal izanen dituzte 21:00ak arte. Hotelen eta landetxeen kasuan, gainera, ostatu hartuta dauden pertsonak artatzeko jangela zerbitzua baimenduko da, gehienez ere 4 laguneko mahaietan.
Merkataritza eta kultur eta kirol ekitaldi guztiak ateak itxi eta bezeroak egunero atera beharko dituzte 21:00etarako. Merkataritza-gune handietako galerien eta aisialdi-guneen kasuan, debekatuta dago aisialdirako erabiltzea, eta azalera handi horietarako sarbidea eta erabilera erosketak egiteko bakarrik mugatuko da.
Sei pertsonak baino gehiagok espazio publikoetan bilerak egiteko debekua mantenduko du, eta etxebizitza bakoitzeko bizikideen artean "elkarbizitza-burbuilak" sortzeko betebeharra ezartzen du. Bakarrik dauden edo mendekotasuna duten pertsonen kasuan, zaintzaileekiko harreman-talde egonkor hori ("burbuila zabaldua") handitu ahal izanen da, eta burbuila horietatik kanpoko pertsonekin kontaktuak izatea ezinbestekoa den gutxienekora mugatuko da.