Haur eta Lehen Hezkuntzako 772 ikasle konfinatu dituzte joan den asteburuan. Nafarroako hezkuntza-sare publiko eta itunduetako bi zikloetako ikasle guztien % 3,19 dira. Taldeka, 53 ikastetxetako 95 bizikidetza-talde egonkor dituzte etxean. Kopuru hori Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan dauden gela guztien % 2,72 da. Horien artean daude Altsasuko Sagrado Corazon ikastetxeko Lehen Hezkuntzako lehen mailako 10 ikasle, Lehen Hezkuntzako laugarren mailako 12 eta Lehen Hezkuntzako seigarren mailako 17.
Aldi berean, atzo, 831 ikasle sartu ziren beraien ikastetxeetara. Sakanan aurreko aste bukaeran konfinatu zituzten 61 ikasleak, gauzak ongi, aste akaberan bueltatuko dira klasera berrogeialdia despeditu ondoren.