Sexu eta genero aniztasuna ziklo batean aztergai

Guaixe 2020ko urr. 21a, 11:18
Kattalingune zerbitzua irailean iritsi zen Sakanara. ARTXIBOA

Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak eta Kattalingune Nafarroako Gobernuko LGTBI+ zerbitzuak 'Askotariko Sakana. Aniztasuna ereiten' zikloa antolatu du.

Sexu eta genero aniztasunaren informazioa zabaltzeko asmoz, Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak Kattalingunerekin elkarnalean hitzaldi eta ekitaldi ziklo bat antolatu du. Programazioa gaur hastekoa zen, Olaztiko kultur etxean, baina koronabirusaren hedapena kontrolatzeko Nafarroako Gobernuak gaur bertan indarrean jarri dituen neurriak direla eta, saioak atzeratzea erabaki dute. Datorren astekoa ere atzeratzea erabaki dute. Oraindik ez dituzte data berriak eman. Gaur Olaztin mustu behar zuten zikloa, datorren astean Etxarri Aranatzen egon behar ziren, eta, momentuz, azaroaren 6an Irurtzunen izanen da Askotariko Sakana zikloa eta azaroaren 8an Lakuntzan. 

Egitaraua

  • Urriak 22, osteguna ATZERATUTA
    Olaztiko kultur etxean, 19:00etan
    • Kattalingune Nafarroako Gobernuko LGTBI+ zerbitzuaren aurkezpena.
    • Homoamak eta Tras la piel film laburren proiekzioa.
    • Solasaldia: Sexu eta genero aniztasunaren inguruko informazioa (orientazioa eta identitatea).
  • Urriak 29, osteguna ATZERATUTA
    Etxarri Aranazko kultur etxean, 19:00etan
    • TRANS FORMATZEN dokumentalaren aurkezpena HiKiru elkarteko Ekaitz Goikoetxearen eskutik.
    • NAIZEN elkarteko familien testigantza Edurne Kochekin. 
    • Kattalingune LGTBI+ zerbitzuaren aurkezpena zerbitzuko Goreti Etxepare Alberro sexologoarekin. 
  • Azaroak 6, ostirala
    Irurtzungo kultur etxean, 19:00etan
    • Hormak taldearen aurkezpena
    • Kattalingune LGTBI+ zerbitzuaren aurkezpena zerbitzuko Goreti Etxepare Alberro sexologoarekin
  • Azaroak 8, igandea
    Lakuntzako kultur etxean, 17:00etan
    • Mari, Meri eta Lari antzezlanaren emanaldia