Bi hauteskunde sindikaletako emaitzak

Guaixe 2020ko urriaren 22a

Botoa emten. Artxiboa.

Langileen ordezkariak aukeratzeko hauteskunde sindikalen zikloa hasia da. 

Dia supermerkatu kateak Nafarroan hainbat establezimendu ditu, haietako bat Altsasun, eta haietan 130 langilek lan egiten dute. Hauteskunde sindikalak egin berri dira eta CCOOk 4 ordezkari lortu ditu (53 boto), UGTk eta ELAk 2na (30 eta 23 boto) eta LABek 1 (14 boto). Lehen enpresa batzordea horrela zegoen osatuta: UGTk 4, CCOOk 3 eta ELAk 2. Lan hitzarmen berria dute negoziatzeko DIAn, baita osasun neurriak bermatzea COVID-19ari aurre egin eta langileen segurtasuna bermatzeko. 

Bestetik, Olatzagutiko La Vasco Navarra enpresan ere enpresa batzordea berritu da. Espezialisten artean LABek 2 ordezkari lortu ditu (22 boto) eta CCOOk eta ELAk ordezkari bana (16 eta 12 boto). Eta, azkenik, teknikarien artean UGTk ordezkari bat lortu du (13 boto). Aurreko enpresa batzordeak UGTko 2 kidek eta ELAko batek osatu zuten.