Istripua autobian

Guaixe 2020ko urr. 21a, 13:39
Foruzaingoaren patruila autobia batean. Artxiboa

Arbizu eta Etxarri Aranatz artean ibilgailua bidetik atera da eta bi pertsona zauritu dira.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, ibilgailu bat bidetik atera da Sakanako Autobian (A-10). Ezbeharra 11:11 aldera izan da Arbizurako norabidean, 18. km-an. Foruzaingoak trafikoa moztu du, eta Etxarri Aranazko osasun etxeko mediku taldea bertaratu da. Zaurien larria ikusita helikopteroa eskatu dute osasun profesionalek eta autobia erdian gelditu ondoren Nafarroako Ospitale Gunerako bidea hartu du.