Nafarroako hamazazpi ikastetxetako 368 ikasle konfinatu dituzte azken 24 orduetan. Horien artean daude Andra Mari ikastolako Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako 21 ikasle. Horiekin, 1.813 Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak dira euren etxeetan berrogeialdian isolatuta daudenak. Bi zikloetako ikasle guztien % 2,92 dira, eta 89 bizikidetza-talde egonkorretakoak dira. Beste 94 ikasle aurrez aurreko eskoletara itzuli dira gaur. Sakanan 61 ikasle dira dagoeneko bueltatu ez badira aurki bueltatuko direnak ikasgeletara berrogeialdi pasa ondoren.