Espainiako Vuelta 2020

Oilar jokoa

Guaixe 2020ko urr. 23a, 11:33

Txirrindulariak La Laguna Negrako helmugranatz. Argazkia: lavuelta.es

Sailkapeneko buruen arteko esprintean erabaki zen atzoko etapa.

Aurreneko bi etapetan hirugarren bukatu  ondoren, Dan Martinek garaipena lortu zuen La Laguna Negrako gainean atzo. Lehen mailako portuan onene arteko esprintean irabazi zuen. Izan ere, aurten talde buruak ez daude estalita ibiñltzeko asmoz. Horren seinale atzoko aurreneko hiru sailkatuak sailkapen nagusiko lehen hiruak direla: Primoz Roglic lehena, Dan Martin bigarren 5 segundora eta Richard Carapaz hirugarren 13 segundora. 

Sakandarrei dagokienez, Gorka Izagirre atzo 42. sartu zen helmugan 1:42ra eta Imanol Erbiti, berriz, 155. 14:31ra. Izagirre sailkapen nagusian 19. da 3:37ra eta Erbiti, berriz, 65., 32:41era. 

Tropelak gaur Garrai eta Ejea de los Caballeros arteko 191,7 km-ko ibilbidea osatuko du. Etapa laua da eta estreinakoz esprinta ikusteko aukera izan daiteke. Bihar, berriz, txirrindulariek Huesca eta Sabiñanigo arteko 184,4 km-ko etapa dute. Ibilbidearen bukaera aldera 2. mailako bi mendate  eta 3. mailako beste bat igo beharko dituzte. Azkenik, etzi, mendiko etapa bati aurre egin beharko dio tropelak: Biescas eta Aramon Formigal eski estazioren arteko 146,4 km-ko ibilbidea. Txirrindulariek 3. eta 2. mailako mendate bana pasa ondoren, etapa lehen mailako portu batean despedituko dute.