Kirola

Beltza eta Gorriti finalerako txartelen bila

Guaixe 2020ko urr. 23a, 13:18
Iker Gorriti Lakuntzan egindako saio batean. Artxiboa.

Aguraingo frontoian, bihar, 18:30ean eta igandean, 12:00etan, Aramaioko frontoian. Etxarriarra aurreneko kanporaketan ariko da eta uhartearra azkenekoan.

2020ko Euskadiko 3. mailako Aizkora Txapelketako azken bi kanporaketak jokatuko dira asteburuan. Eta bietan aizkolari sakandarren parte hartzea izanen da. Bi kanporaketetan hamaikana aizkolari izanen dira indarrak neurtuko dituztenak. Lau kanaerdiko moztu beharko dituzte eta kanporaketa bakoitzean egitekoak despeditzen dituzten aurreneko bi aizkolariak finalerako sailkatuko dira. Igandean, beraz, Txomin Amundarainek eta Julen Olanok finalean zein beste lau aurkari dituzten jakinen dute. 

Agurainen Goizeder Beltza Igoa honako aizkolariekin neurtu beharko da: Alvaro Garzia (Segovia), Hermenegildo Herrero (Segovia), Marco Nevado (Segovia), Jon Esnal (Gipuzkoa), Markel Zapiain (Gipuzkoa), Suharri Rodriguez (Gipuzkoa), Unai Otaegi (Gipuzkoa), Utzi Olasagasti (Gipùzkoa), Emilio Garcia (Segovia) eta Jon Telletxea (Nafarroa). 

Aramaion, berriz, Iker Gorriti honako aurkariak izanen ditu: Luis Polanco (Araba), Beñat Amade (Bizkaia), Mikel Agirre (Bizkaia), Aitor Urteaga (Gipuzkoa), Axel Larrañaga (Gipuzkoa), Iñigo Landa (Gipuzkoa), Unai Zabala (Gipuzkoa), Julen Aranberri (Gipuzkoa), Ibai Soroa (Nafarroa) eta Oier Larretxea (Nafarroa).