Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Haur eta Lehen Hezkuntzako sare publiko eta itunduko 1.014 ikasle konfinatu dituzte asteburuan. Konfinatutako ikasle berriekin, 3.070 ikasle daude etxean isolatuta, hau da, Nafarroako Haur eta Lehen Hezkuntzako ziklo guztien % 4,95. Konfinamenduak 151 ikasgelari eragiten die gaur egun, bi zikloetako bizikidetza-talde egonkor guztien % 4,33 baitira. Aldi berean, Haur eta Lehen Hezkuntzako, 496 ikasle itzuli ziren atzo ikastetxeetara, eta berriz ere aurrez aurreko hezkuntza jaso dute, konfinamendu-aldia amaitu ostean.
Asteburuan konfinatutako ikasleen artean Sakanako hiru gelatako 45 ikasle daude: Etxarri Aranazko San Donatoko Lehen Hezkuntzako laugarren mailako 24, Altsasuko Zelandiko Haur Hezkuntzako laugarren mailako 10, Altsasuko Iñigo Aritza ikastolako Haur Hezkuntzako hirugarren mailako 11.