Txirrindularitza

Woods-endako etapa

Guaixe 2020ko urr. 28a, 12:38
Txirrindulari talde baten ihesaldi saiakera. Argazkia: lavuelta.es.

Logroño eta Moncalvilloko gainaren arteko 164 km-ak ibili beharko ditu gaur tropelak.

Atzoko etapa ihesaldiak sortzeko apartekoa zen eta hasiera hasieratik tropeletik hanka egiteko saiakerak izan ziren. Azkena 36 txirrindulariko taldeak egin du aurrera, tartean izen handiko txirrindulariak zeuden: Valverde, Mikel Nieve, Elissonde, Sepp Kuss, Omar Fraile, Alex Aranburu, Guillaume Martin, Bennett, Rui Costa, Michael Woods, Tim Wellens... Oso kostata egin dute tartea, minutu eskasarekin pasa baitira Urduñako lehen pasaeratik. Valverderen Rojas eta Verona taldekideek, ordea, lan ona egin dute zelaian, eta errenta handitzen joan da pixkanaka, hiru minuturaino ia. Carapazen lidergoa arriskuan egon zitekeela eta INEOS tropeletik tiraka hasi zen. 

Ihesaldi kideen artean mugimendu asko egon ziren, baina Urduñako bigarren eta azken igoerara denak elkarrekin iritsi ziren. Mendatea igotzeko 3 km falta zirela Woods-ek aurrera egin zuen eta 

 Han Woods izan da indartsuena, Sepp Kuus eta Valverde burua hartzen saiatu badira ere. Kanadakoak 20 segundoko aldea ireki du gainean, baina atzetik Valverde, Martin, Fraile eta Nans Peters iritsi dira, eta bat egin dute Education First taldekoarekin. 14 segundoren aldea atera zien goian Valverderi, Fraileri, Martini eta Petersi. Beheranzkoan egin zuten bat bostek, eta zazpi kilometro falta zirenean, Martinek jo du erasoa, baita Frailek ere, bi bider. Azkenean, kilometroa falta zenean, Woodsek egin du ihes, Fraile barakaldoarra saiatu zen harengana iristen, baina ez zuen lortu eta Woods-endako izan zen etapa. Gorka Izagirre 39.  postuan helmugaratu zen 56 segundora eta Imanol Erbiti 77. 9:34ra. 

Sailkapena nagusiaren buru Richard Carapaz izaten segitzen du. Gorka Izagirre 14. da 3:19ra eta Imanol Erbiti, berriz, 65. da 50:29ra. 

Gaur 8. etapa jokatuko da Logroño eta Moncalvilloko gainaren artean. 164 km-ko ibilbidean tropelak helmugatik 50 km-ra 2. mailako Rasako portua gainditu beharko du eta etapa 1.mailako Moncalvilloko gainean bukatuko da. Azken portu horrek dirudiena baino lan gehiago eskatuko die txirrindulariei. Izan ere, % 8 eta 9ko aldapak ditu eta azken hiru km-etan aldapa oraindik ere gogorragoak dira, % 13-14 artekoak.