Haur eta Lehen Hezkuntzako beste 37 ikasle konfinatuta

Guaixe 2020ko urr. 29a, 10:51

ikasleak patioan. Artxiboa.

Asteburuan beste 45 konfinatu zituzten. Joan den astean 60 izan ziren konfinatutakoak.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Haur eta Lehen Hezkuntzako 220 ikasle konfinatu zituzten atzo. Horiekin, gaur egun 2.969 ikasle daude euren etxeetan isolatuta. Bi zikloetako ikasle guztien % 4,79 dira, eta 86 ikastetxetan konfinatutako 147 geletako batean daude; hau da, berrogeialdian gera daitezkeen bizikidetza-talde egonkor guztien % 4,33.

220 ikasle horietatik 37 dira sakandarrak: Irurtzungo Atakondoa eskola publikoko Lehen Hezkuntzako lehen mailako 23 ikasle eta ikastetxe bereko Haur Hezkuntzako bigarren mailako 14 ikasle. Asteburuan beste 45 ikasle sakandar konfinatu zituzten, beraz, aste honetan etxeko isolamendua hasi dute 82 ikaslek. Joan den astean konfinatutako 60 ikasleetatik klasera buelta 39 klaseetara bueltatzear izanen dira. Gainontzeko 21ak heldu den aste hasieran bueltatuko dira.