58 ikasle konfinatu dituzte

Guaixe 2020ko aza. 3a, 10:38
Ikasleak emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunean egindako ekitaldi batean. Artxiboa.

Ibarreko hiru ikastetxetako ikasgela bana dago konfinatuta.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Haur eta Lehen Hezkuntzako 1.252 ikasle beraien ikastetxetara itzuli ziren atzo, berrogeialdia pasa ondoren. Aldi berean, asteburuan 1.183 ikasle konfinatu dituzte haien etxeetan. Horiekin, guztira 3.051 ikasle konfinatu zeuden atzo, hau da, bi zikloetako nafar ikasle guztien % 4,92. Taldeka, 160 gela isolatu daude 88 ikastetxetan, hau da, bizikidetza-talde egonkor guztien % 4,58.

Asteburuan konfinatutako gelen artean Sakanako hiru ikastetxetako ikasgela bana dago: Etxarri Aranazko San Donato eskola publikoko Lehen Hezkuntzako bigarren mailako 20 ikasle; Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolako Lehen Hezkuntzako hirugarren mailan 20 ikasle eta  Altsasuko Zelandi ikastetxe publikoko Lehen Hezkuntzako bigarren mailan 18 ikasle.