Futbola

Gure taldeak, momentuz, geldirik

Guaixe 2020ko aza. 6a, 09:51
Etxarri Aranatz asteburu honetan zen astekoa, gauzak ongi, baina guztia geldirik dagoela aipatu dute klubean.

Nafarroako jubenilen, erregionaleko, preferenteko eta maila autonomikoko ligak ez dira momentuz hasiko

Gauzak ongi, asteburu honetan hastekoak ziren 2020/2021eko preferente eta jubenilen lehen mailako ligak. Etxarri Aranatz futbol taldea da gure ordezkari bakarra preferente mailan, eta 1. mailako jubeniletan, aldiz, Altsasuk eta Lakuntzako Lagun Arteak dute ordezkaritza. Hurrengo asteburuan, azaroaren 14an eta 15ean, Lakuntzako Lagun Arteak 1. maila autonomikoan debutatu beharra zuen, eta liga hasten azkena erregional maila zen, azaroaren 21eko eta 22ko asteburuan. Orduan hasi beharra zuen Altsasuk. Baina COVID-19 birusak sortutako pandemia okertu denez, hartutako neurriengatik momentuz bertan behera geratu dira Nafarroako futbol ligak eta Nafarroako Futbol Federazioak ez du data berrien daturik  eman. 

Hortaz, Sakanako futbol taldeak geldirik dabiltza. Horrela adierazi dute. Futbolariek ahal dutena egiten dute, bakoitzak bere aldetik, sasoiari heltzeko, baina epe motzean ez da liga hasierarik aurreikusten.