Paris 365 jantoki sozialaren aldeko elkartasun maratoiak antolatu ditu Berriozarko BKE Korrika Taldeak azaroaren 15ean, datorren asteko igandean, Berriozar 4 Haizetara lelopean. Nafarroako lau txoko ezberdinetatik lau adar aterako dira goizeko 9:00etan, eta lau adarrek Berriozarko Euskal Herria plazan bat egingo dute bat, 13:15ean. Iparraldeko adarra Aurizberritik aterako da, ekialdekoa Nardozetik, hegoaldekoa Puiutik eta Mendebaldekoa Sakanatik, Bakaikutik.
Helburua 168 kilo elikagai jasotzea da, hain zuzen egingo diren kilometroak bezainbestekoa, Paris 365 jantokiko biltegirako.