Hezkidetzatik berdintasunerako bidean

Guaixe 2020ko aza. 9a, 09:26

"Hezkidetzan hezi, berdintasunean bizi" zikloaren aurreneko edizioko saio bat.

Pausoak emateko hiru ikastaro antolatu dituzte: ipuin parekideak (azaroaren 10ean eta 17an) eta Sexualitateak 3.0 (abenduaren 16an eta 17an). Izena emateko berdintasuna@sakana-mank.eus e-postara idatzi behar da.

Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak Hezkidetzan hezi, berdintasunean bizi zikloa antolatu du bigarren aldiz, hezkidetzaren bidez gizartearen balioak aldatzen joateko. Familia eta bidelagunei zuzendutako ikastaro eskaintza da Berdintasun Zerbitzuak eskaini duena. Zikloari ipuin parekideak ikastaroak emanen dio hasiera. Hartan ipuin sexistak zeintzuk diren jakiteko gakoak
manen dira. Baita ipuin parekideak bereizteko ere. “
Eskura ditugun baliabideen azalpena eginen da ipuin sexistak eta parekideak baloratzeko”. Ikastaroa Ilazki Gainza eta Nerea Uria Kalaka kooperatibako kideek emanen dute, euskaraz. Sakanako Mankomunitatearen Lakuntzako egoitzan izanen da, azaroaren 10ean eta 17an (astearteak), 17:00etatik 19:00etara. 

Pornografiaz 
Haur eta gazteen pornografia kontsumoa gero eta handiagoa da. Eta horren aurrean gurasoek eta hezitzaileek zer egin dezaketen galdetzen dute. Erantzunak ematen saiatzeko bi ikastaro antolatu ditu Berdintasun Zerbitzuak. Aurrenekoa Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen guraso eta hezitzaileei zuzendutakoa da. Zoom plataformaren bidez izanen den saioan honako galderak erantzuten saiatuko dira: nire seme-alabak pornoa ikusten al du? Nola hitz egin gaiaren inguruan? Zein jarrera hartu? Zein baliabide eta estrategia erabili ditzaket? 
ure seme-alabek gero eta goizago dute interneterako sarbidea, eta horrekin batera, gure kontroletik kanpo dauden eduki mordoa dute eskura, tartean pornografia. 

Mank-etik azaldu dutenez, “pornografia geure seme-alaben sexu-hezitzailea izatea nahi ez badugu, bere eraginari aurre egiteko estrategia eta baliabide eraginkorrak partekatu beharko ditugu. Sinesgarriak diren mezuak helaraztea beharrezkoa dugu, baita gure jarrera modu koherentean jakinarazi ere”. Gaiaz “konfiantzaz eta segurtasunez” aritzeko prestatu du Nerea Sancho Esnaola Arremanitz Kooperatibako kidarekin saioa. Abenduaren 16an, asteazkenean, 17:00etatik 19:00etara.  Aldez aurretik galderak bidaltzeko aukera izanen dute parte-hartzaileek. 

DBH eta Batxilergo ikasleek ere pornografia kontsumitzen dute. Haren kontrabalioei aurre egiteko babes neurriak eta trebetasunak lantzeko on-line ikastaroa ere antolatu du Mank-ek. Aurreko saioko gidari berarekin landuko diren puntuak dira: sexu hezkuntza, pornografia eta erotismo kontzeptuak;  mass-medien sexu hezkuntza ereduak: erromantikotik pornografikora; teknologia berrien eta sare sozialen kudeaketa; pornografia motak eta kontrabalioak eta eredu pornografikoari aurre egiteko babes neurriak eta trebetasunak. Ikastaro hori abenduaren 17an, ostegunean, izanen da, 17:00etatik 19:00etara. Horretan ere aldez aurretik galderak bidaltzeko aukera izanen da. 

Azaroak 25 
Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna hilabete akaberan izanen da. Hura iritsi aurretik Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak gaiaren inguruan kontzientzia hartzeko programazioa prestatu du. Horren barruan dago Olatzagutian eginen den scape rooma. Gelan sartu eta arrastoak segituz handik ateratzeko modua opatu beharko dute parte-hartzaileek. Honakoa da egoera: etxeko zaindariak bere hildako jabeen etxea aurkeztuko du. Emaztea emakumeen eskubideen aldeko aktibista sutsua eta Clara Campoamorren jarraitzailea eta sufragio unibertsalaren aldeko borrokan parte hartu zuen. 1923ko maisu-maistren kontratua edo emazte onaren dekalogoa bezalako testuak eta garai horretako girotzea dira parte-hartzaileek deszifratu behar dituzten kodeen oinarria etorkizunera iritsi ahal izateko. Aretoan irudiek eta objektuek soldata-arrakala, genero-indarkeria eta sare sozialak bezalako kontzeptuak antzeztuko dituzte. 

Olatzagutiko kultur etxeak hartuko du jarduera. Azaroaren 14an, larunbatean, egun osoan egonen da. Baina arratsaldean herriko gazte txokokoak erabiliko dutenez, scape room-ean aritu nahi dutenek goizez eskatu beharko dute txanda. Azaroaren 15ean, igandean, gauza bera, 10:30etik 15:00etara izanen da aretoan sartzeko aukera. Taldeen ordutegia honakoa izanen da: 10:30, 12:00 eta 13:30. Scape room-ean parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da berdintasuna@sakana-mank.eus e-postan.