D eredua duela bi urteko mailan

Guaixe 2020ko aza. 11a, 14:53
Altsasu institutuko ikasleak gelan. Artxiboa

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2.841 ikasleetatik (23 gutxiago) % 82,5 D ereduan ikasten ari da. Ikasturte honetan hiru hizkuntza ereduetan gora egiten duen bakarra euskarazkoa da.

Hezkuntzako eta soziolinguistikako adituek diotenez, euskarazko eredua da hizkuntza ikastea bermatzen duena. Ikastetxeetako matrikulazio datuak jasota, Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak urtero ibarreko hizkuntza ereduen bilakaera aztertzen du. Mank-etik zabaldutako datuen arabera, ikasturte honetan euskarazko eredua, D eredua, da bilakaera positiboa duen bakarra. Joan den urteko jaitsiera berdindu eta 0,8 egin du gora, matrikulazioen % 82,5 hartuz. Duela bi ikasturte lortu zuen kopuru bera da eta D ereduak Sakanan sekula izan duen matrikulazio portzentaje handiena da. Gaztelania nagusi eta euskara ikasgaia duen A ereduan ikasleen % 13,8 ari dira ikasten, aurreko ikasturtean baino 0,4 gutxiago. Eta, azkenik, ikasgai gehienak euskaraz, batzuk gaztelaniaz diren B ereduan ibarreko ikasleen %3,70 daude, aurreko ikasturtearekiko 0,4ko jaitsierarekin. 

Zikloka
Haur Hezkuntzan aurreko ikasturtean baino lau ikasle gehiago ari dira ikasten, 588. Haietatik % 86,4 (508, bi ikasle gehiago) euskarazko ereduan ikasten ari dira. Aurreko ikasturtearekin alderatuta D ereduak 0,2 puntu egin du behera. A ereduak % 10eko matrikulazioa du, 59 ikasle (0,4 eta 3 ikasle gehiago). Azken bi urteetan A ereduak 2 puntu egin du gora. Azkenik, B ereduan % 3,6 ikasle matrikulatu dituzte gurasoek, 21 (0,2 puntu eta  ikasle bat gutxiago). 

zken bi urteetan B ereduak 1,5 puntu galdu ditu. 

Lehen Hezkuntzan 1.432 ikasle daude izena emanda, aurreko ikasturtean baino 28 gutxiago. Euskarazko ereduak aurreko ikasturteko beherako joerarekin hautsi eta 0,4 puntu egin du gora, nahiz eta 18 ikasle gutxiago izan, 1.165 ikasle. LHn matrikulatuen % 81,4 ari da D ereduan ikasten, baina duela bi ikasturte baino 0,9 puntu gutxiago. A ereduan ikasleen % 12,7 daude, 182, (0,2 puntu gehiago eta ikasle kopuru bera). B ereduan hiru ikasturtez matrikula gora egin ondoren, ikasturte honetan behera egin du matrikulazioak eta % 5,9koa da (0,6 eta 10 ikasle gutxiago). 

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan 821 ikasle ari dira ikasten, aurreko ikasturtean baino bat gehiago. Haietatik % 81,7 D ereduan ikasten ari dira. datuak biltzen direnetik aurreneko aldiz euskaraz ikasten ari diren DBHko ikasleak % 80 kopurua gainditu dute. D ereduan 671 ikasle ari dira ikasten (2,2 puntu eta 19 ikasle gehiago). A ereduan ikasleen % 18,3 daude, 150 (2,2 puntu gutxiago eta 18 ikasle gutxiago). 


Orokorrean 
Hiru hezkuntza zikloetan guztira 2.841 ikasle ari dira ikasten, aurreko kurtsoan baino 23 gutxiago. Euskara Zerbitzuak zabaldutako datuen arabera, D ereduan % 82,5 ari dira, 2.344 (3 ikasle gehiago eta 0,8 gehiago). A ereduan ikasleen % 13,8 ari dira ikasten, 391 (0,4 puntu gutxiago eta 15 gutxiago). Azkenik, B ereduan ikasleen % 3,7 daude, 106 (% 0,4 eta 11 ikasle gutxiago). 

 

  Hizkuntz ereduen bilakaera
  Haur Hezkuntza Lehen Hezkuntza DBH
  A B D A B D A D
  Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua %
1997/1998 126 %24,10     396 %75,90 365 %32,50     758 %67,50 168 %35,80 301 %64,20
1998/1999 121 %22,40     418 %77,60 360 %32,50     748 %67,50 303 %39,60 462 %60,40
1999/2000 99 %18,50     437 %81,50 354 %32,10     750 %67,90 280 %38,40 450 %61,60
2000/2001 106 %21,50     386 %78,50 330 %29,80     779 %70,20 289 %40,30 429 %59,70
2001/2002 111 %20,90     420 %79,10 320 %28,80     792 %71,20 264 %38,70 419 %61,30
2002/2003 106 %18,10     480 %81,90 305 %27,90     790 %72,10 261 %36,20 460 %63,80
2003/2004 100 %16,90     491 %83,10 329 %29,40     789 %70,60 239 %33,90 465 %66,10
2004/2005 108 %18,60     473 %81,40 274 %24,70     837 %75,30 232 %33,70 457 %66,30
2005/2006 97 %18,20     437 %81,80 278 %24,10     876 %75,90 235 %34,00 456 %66,00
2006/2007 98 %17,50 16 %2,90 445 %79,60 272 %23,30 14 %1,20 883 %75,50 216 %32,00 460 %68,00
2007/2008 87 %15,50 30 %5,30 446 %79,20 257 %21,60 32 %2,70 900 %75,70 198 %30,20 457 %69,80
2008/2009 81 %12,20 38 %5,70 543 %82,00 253 %21,40 40 %3,40 888 %75,20 198 %29,00 484 %71,00
2009/2010 86 %13,10 32 %4,90 537 %82,00 232 %19,00 55 %4,50 937 %76,60 192 %28,20 489 %71,80
2010/2011 92 %13,10 25 %3,50 589 %83,40 194 %15,80 90 %7,30 945 %76,90 179 %26,00 509 %74,00
2011/2012 79 %11,70 29 %4,30 568 %84,00 200 %15,80 89 %7,00 974 %77,10 176 %24,50 542 %75,50
2012/2013 85 %11,60 34 %4,60 616 %83,80 201 %15,90 67 %5,30 995 %78,80 178 %24,20 557 %75,80
2013/2014 68 %9,80 45 %6,50 583 %83,70 195 %15,00 65 %5,00 1039 %80,00 177 %23,40 578 %76,60
2014/2015 69 %9,90 41 %5,90 585 %84,20 184 %13,90 69 %5,20 1069 %80,90 161 %22,10 567 %77,90
2015/2016 56 %8,40 40 %6,00 573 %85,60 184 %13,60 71 %5,20 1101 %81,20 159 %22,20 558 %77,80
2016/2017 57 %8,60 47 %7,10 557 %84,30 181 %13,20 61 %4,50 1128 %82,30 160 %22,50 550 %77,50
2017/2018 54 %8,60 38 %6,00 540 %85,40 181 %13,00 68 %4,90 1148 %82,10 154 %21,10 576 %78,90
2018/2019 47 %8,00 30 %5,10 510 %86,90 178 %12,10 82 %5,60 1205 %82,30 158 %20,30 621 %79,70
2019/2020 56 %9,60 22 %3,80 506 %86,60 182 %12,50 95 %6,50 1183 %81,00 168 %20,5 652 %79,50
2019/2021 59 %10 21 %3,60 508 %86,40 182 %12,70 85 %5,90 1165 %81,40 150 %18,30 671 %81,70

 

  Hizkuntza ereduen bilakaera orokorra
  A B D
  Kopurua % Kopurua % Kopurua %
1997/1998 659 %31,20     1455 %68,80
1998/1999 784 %32,50     1628 %67,50
1999/2000 733 %30,90     1637 %69,10
2000/2001 725 %31,30     1594 %68,70
2001/2002 695 %29,90     1631 %70,10
2002/2003 672 %28,00     1730 %72,00
2003/2004 668 %27,70     1745 %72,30
2004/2005 614 %25,80     1767 %74,20
2005/2006 610 %25,60     1769 %74,40
2006/2007 588 %24,40 30 %1,30 1789 %74,30
2007/2008 542 %22,50 62 %2,60 1803 %74,90
2008/2009 532 %21,10 78 %3,10 1915 %75,80
2009/2010 510 %19,90 87 %3,40 1963 %76,70
2010/2011 465 %17,70 115 %4,40 2043 %77,90
2011/2012 455 %17,10 118 %4,40 2096 %78,50
2012/2013 464 %17,00 101 %3,70 2168 %79,30
2013/2014 440 %16,00 110 %4,00 2220 %80,00
2014/2015 414 %15,10 110 %4,00 2221 %80,90
2015/2016 399 %14,60 111 %4,00 2232 %81,40
2016/2017 398 %14,50 108 %4,00 2235 %81,50
2017/2018 403 %13,90 106 %3,70 2384 %82,40
2018/2019 383 %13,50 112 %4,00 2336 %82,50
2019/2020 406 %14,20 117 %4,10 2341 %81,70
2020/2021 391 %13,80 106 %3,70 2344 %82,50