Pandemiagatik azken orduko aldaketarik ez badago, igandean Urrezko Aizkolari Kopa-Eusko Label Sariko 2. kanporaketa jokatuko da Maeztun, 12:00etan. Lau aizkolari ariko dira: Iban Resano dorrobarra, Julen Olano, Suharri Rodriguez eta Luis Txapartegi. Hiru kanaerdiko erdibitu beharko dituzte hasierako bi fasetan, eta bi onenak azkeneko faserako sailkatuko dira. Azkeneko fase honetan, bi onenek atzera ere hiru kanaerdiko erdibitu beharko dituzte, eta irabazleak txapelketan aurrera egingo du. Beraz, kopan aurrera egitea da jokoan dagoena.