Kartzela eta COVID-19a hizketagai

Guaixe 2020ko aza. 6a, 10:48

#SOSPRESOAKCOVID19 ekimeneko kideak deiladi bat iragartzen. Artxiboa.

#SOSPRESOAKCOVID19 dinamikak hitzaldi-mahai ingurua antolatu du Iruñeko Katakrak liburu-dendan bihar, 11:30ean. Hura zuzenean ikusteko aukera izanen da hemen klikatuz.

Salhaketak, Etxeratek, Altsasu Gurasoak-ek eta Sarek osatzen dute #SOSPRESOAKCOVID19 dinamika. Pandemiak espetxeetan izan duen eragina salatzeko elkartu ziren udaberrian eta behin baino gehiagotan nabarmendu dute pandemiarekin presoen egoera okertu egin dela. Espetxea eta COVID-19 gai hartuta biharko hitzaldi-mahai ingurua prestatu dute. Libertad Frances moderatzaile dela, hiru lekukotza entzuteko aukera izanen da: Iruñeko kartzelan preso dagoen pertsona bat, Altsasuko auzigatik epaitua izan zen eta 3. graduan dagoen gazte bat eta Aranjuezko espetxean preso dagoen nafar baten senidea. Mahai-inguruaz aparte biharko hitzorduan Aurora Beltran eta  Fermin Valentzia musikariak eta Oper ilustratzaileak parte hartuko dute.