Liburu bat hartu, irakurri eta oparitu

Guaixe 2020ko aza. 10a, 10:30

Euskaltzaleen Topaguneak 'Irakurir, gozatu eta oparitu' ekimenaren 14. edizioa jarri du martxan. Abenduaren 9ra arte iraungo du, eta bitarte horretan liburutegian hartutako euskarazko liburu bat lagun bati opartizeko zozketan parte hartzeko aukera dago

Euskarazko irakurzaletasuna eta liburutegi publikoen zerbitzuaren ikusgarritasuna sustatzeko antolatzen du urtero Euskaltzaleen Topaguneak 'Irakurri, gozatu eta oparitu kanpaina', besteak beste, Sakanako Mankomunitatearen Euskara zerbitzuarekin batera. Aurtengo leloa Zurekin oroitu naiz da, izan ere, 14. edizio honetan irakurzaleak irakurketatik atera duen bizipenari eta beste norbaitekin esperientzia konpartitzeari erreparatu dio. Horregatik, irakurleak irakurritako liburua nori oparituko zion aipatu behar du, eta zozketa bidez liburu hori oparitzeko aukera izanen du. Gainera, liburua pertsonalizatutako mezua idatzita joanen da. Kanpaina urriaren 13an hasi zen eta abenduaren 9ra arte iraunen du. 

Irakurri, gozatu eta oparitu
Ekimenean parte hartzeko Sakanako liburutegietan euskarazko liburu bat hartu behar da eta irakurri behar da. Liburua liburutegian itzultzerakoan, fitxa bat bete behar da eta bertan liburu hori norendako izan zitekeen eta mezu bat idatzen behar dira. Fitxa guztiak jasotzen dituztenean 500 liburuen zozketa eginen dute, eta tokatuz gero, irarkurleak liburua etxean jasoko du eta liburua idatzitako mezua egonen da. Azken urratsa, liburua oparitzea izanen da.