Hezkuntza Departamentuak jakinarazi duenez, asteburuan 642 ikasle konfinatu dituzte. Gaur egun 2.232 ikasle daude etxean isolatuta. Bi zikloen guztizkoaren % 3,60 dira. Gelaka, 70 ikastetxetatik 115 konfinatuta daude, hau da, koronabirusaren ondorioz prebentziozko konfinamendua izan dezaketen bizikidetza-talde egonkor guztien % 3,29. Asteburuan konfinatutako geletako bat da Irurtzungo Atakondoa eskola publikoko Lehen Hezkuntzako seigarren mailakoa, 14 ikasle guztira.