Energia sentsibilizazioari buruzko jardunaldiak martxan

Guaixe 2020ko aza. 10a, 13:57

Eguzki plakak Irurtzungo eraikin bateko teilatuan.

Nafarroako Gobernuak antolatu du eta online da. Haien barruan, Cederna-Garalurrek etxebizitzetako energia-aurrezpenari eta energia-efizientziari buruzko online-hitzaldia aurkeztuko du azaroaren 17an.

Nafarroako Gobernuko Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak antolatutako sentsibilizazio energetikoko IV. Jardunaldiak antolatu ditu azarorako. Jardunaldietan energia-autokontsumoari eta -eraginkortasunari, erkidego energetikoei, energia pobreziari edo mugikortasun jasangarriari buruzko 15 hitzaldi aurreikusi dira. Saioak azaroaren 3an hasi ziren 26ra ra arte segituko dute.  Jardunaldiak herritarrei zabalik daude, doakoak dira eta guztiak online dira, 17:30ean. 


Cederna-Garalurrek bat egin du Nafarroako Gobernuak 2030erako Nafarroako Energia Planaren barnean antolatutako Hedatze eta sentsibilizazio energetikoko IV. Jardunaldiarekin. Ondorioz, elkarteko Energia Eraginkortasuneko teknikari David Gordejuelak Energia-aurrezpena, -eraginkortasuna eta -segurtasuna zure etxebizitzan hitzaldia emanen du azaroaren 17:30ean. Hitzaldi hori eta aurreikusitako guztiak entzun nahi dutenek aurretik honako galdetegian eman behar dute izena.

Jardunaldien egutegia
Eguna Gaia Hizlaria
Azaroak 3 Deskubritu tarifa elektrikoak. Manuel Tiago
Azaroak 4 Autokontsumo kolektibotik energia erkidegoetara Nafarkoop
Azaroak 5 Argiaren fakturaren bost amarru EMASP
Azaroak 9 Ulertu zure elektrizitate faktura Nafarkoop
Azaroak 10 Energia erkidego bat sortzeko jarraitu beharreko pausoak EMASP
Azaroak 11 Energia erkidegoak: gaur egungo errealitatea EMASP
Azaroak 12 Energia-eraginkortasuna: nola jakin etxean zer potentzia dugun eta nola murriztu hori?  EMASP
Azaroak 16 Energia txirotasuna: lehengo ikusezintasuna, oraingo aitortza eta ahalduntzea Manuel Tiago
Azaroak 17 Etxebizitzen eta eraikinen adimendun kudeaketa Cederna-Garalur
Azaroak 18 Autokontsumo kolektiboa jabekideen erkidegoetan Nafarkoop
Azaroak 19 Soberakinak konpentsatzea autokontsumoko instalazioetan  Nafarkoop
Azaroak 23 Aurreztu energia etxean Manuel Tiago
Azaroak 24 Elektrizitate mugikortasuna, multimodala eta jasangarria Manuel Tiago
Azaroak 25 Mugikortasun jasangarria: bizikleta elektrikoaren kasua Vendebicis
Azaroak 26 Mugikortasun jasangarria: auto elektrikoaren kasua Ramon Lakuntza