Lehen arretako osasuna aldarrikatzeko kontzentrazioa

Guaixe 2020ko aza. 11a, 10:15
Osasun etxen parean kontzentratzera deitu du plataformak, asteazkenero, 11:00etan.

Gaur, 11:00etan, Altsasuko osasun etxearen parean kontzentrazioa izanen da. Osasun Departamentuaren aldetik ez dute konpromisorik ikusten eta indarra egin nahi dute Lehen Arretako estrategia garatzeko. 

Nafarroako Osasun Plataformak deituta, herrialdeko makina bat osasun etxeren parean kontzentrazioak egin ziren lastaileko asteazkenetan. Plataformak aldarrikapenak, atzera ere, kalera ateratzea erabaki du eta asteazkenetarako,11:00etan, jarri du hitzordua. Deitzaileen iritziz, “gizarte mobilizazioak eta osasun arloko langileenak bakarrik defendatu eta hobetu ahal izanen dute osasun-sistema publikoa, bidezkoa, unibertsala, prebentiboa eta lehen mailako arretan oinarritua, Nafarroako gizarteak halako osasun sistema behar baitu pandemia honi eta etorkizunekoei aurre egiteko”.