Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 234 ikasle konfinatu zituzten astelehen eta astearte artean. Foru administrazioak gaztigatu duenez, konfinatutako ikasleen kopuruak behera egiten jarraitzen du: gaur egun Haur eta Lehen Hezkuntzako 1.973 ikasle gutxiago daude, hau da, bi zikloetako ikasle nafar guztien % 3,18. Gela konfinatuen arabera, 65 ikastetxetako 105 bizikidetza-talde egonkor daude. Koronabirus bidez prebentzioz konfinatu daitezkeen talde guztien % 3,01 dira. Eta horien artean daude Altsasuko Zelandi eskolako Haur Hezkuntzako bosgarren mailako 9 ikasle eta Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako 15. Asteburuan beste 14 ikasle konfinatu zituztenez, gaur egun, ibarreko 38 ikasle daude etxean.
Bestalde, atzo, guztira 475 ikasle nafar beraien ikastetxeetara bueltatu ziren, konfinamenduak despeditu ondoren hezkuntza presentziala jasotzen jarraitzeko.