Etxeberri eta Lekunberri arteko gasbide proiektuak ikutzen dituen Madotz, Oderitz, Astitz, Alli, Etxeberri, Egiarreta eta Etxarrengo kontzejuetako ordezkariak eta hainbat herritar elkartu dira eta Nasuviunsa enpresa publikoari eskatu diote lantalde bat sortzeko. Hartan partaideak eta kaltetuak ordezkatuta egonen lirateke. Proposatzaileek uste dute gasbiderako hiru proiektuetatik “baten alde argudio esanguratsurik gabe egin da, hutsune garrantzitsuak agerian utziz, eta alde bakarreko erabakia izan da”. Lanak hasi ez direnez, garaia dela gaineratu dute.