Berdintasunaren aldeko escape rooma Olaztin

Guaixe 2020ko aza. 13a, 11:07

Sakanako Mankomunitatearen Berdintasun Zerbitzuak Azaroaren 25erako, Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunerako, programa zabala eta berezia prestatu du. Asteburuan hasiko da Escape room batekin 

Etxeko zaindariak bere hildako jabeen etxea aurkeztuko du. Emaztea sufragista da eta Claro Campoamorren jarratzailea. 1923ko maisu-maistren kontratua edo emazte onaren dekalogoa bezalako testuak eta garai horretako giratzoen izanen da Berdintasunaren aldeko escape room-a bihar eta etzi, goizean zehar, Olaztiko kultur etxean. Besteak beste, irudiek eta objektuek, soldata arrakala, genero indarkeria eta sare sozialak bezalako kontzeptuak agertuko dira, eta kodeak deszifratuz, parte hartzaileak etorkizunera iritsiko dira. 

Ekimena Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak Azaroaren 25erako prestatu duen egitarauaren lehenengo ekimena da. Tramankuluak Haur Jolasak Satrustegiko enpresak sortu du ikuskizun interaktiboa. Bihar, larunbata, eta etzi, igandea, 10:30etik 15:00etara izanen da, taldeka eta txandaka. Parte hartzeko berdintasuna@sakana-mank.eus mailera mezu bat bidali behar da. 

 

Gaur Guaixe Astekarian Igor Lantz Tramankululuak Haur Jolasak enpresako kideari 11 galdera (astelehenean guaixe.eus-en).