Mikel Arregi gogoan

Guaixe 2020ko aza. 13a, 12:03

Asteazkenean Mikel Arregi izan zuten gogoan bere izena daraman Etxarri Aranazko plazan, haren monolitoaren aurrean egin zen lore eskaintzan. 

1979ko azaroaren 11n guardia civilak Mikel Arregi lakuntzarra eta beste hiru lagun zihoazen autoa tirokatu zuen Etxarritik pasatzen ari zirenean, eta ospitalera bidea hil zen HBko zinegotzia zena.