Iñaki Bilbaoren aldeko babes adierazpenak segitzen dute

Guaixe 2020ko aza. 13a, 11:57
Iñaki Bilbao Goikoetxea, Txikito.

Presoa astelehenean ospitalera eraman zuten eta herenegun kartzelako erizaindegira eraman. Haren aldeko kontzentrazioak egiten dira egunero Etxarri Aranatzen eta Altsasun.

Iñaki Bilbao Goikoetxea, Txikito, “Euskal Herria Independente, Sozialista, batua eta euskalduna” lortzeko aldarrikapenak eginez protesta hasi zuen irailaren 9an  Puerto de Santa Mariako Puerto III kartzelan. 50 eguneko gose eta komunikazio greba egin ondoren, azaroaren 2an mugagabeko gose eta egarri greba hasi zuen. Horren ondorioz astelehenean ospitalera eraman zuten eta herenegun kartzelako erizaindegian sartu zuten. Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren kontrako Mugimenduak (AEM) azaldu duenez, Bilbaok “aurreratzean gose eta komunikazio greba mantenduko ditu, egarri greba bertan behera utziz”.

AEMk jakinarazi duenez, “kartzelan sartu eta lehenengo gauzetariko bat beste euskal preso politikoekin elkartzea eskaini zioten kartzeleroek. Hots, bere ekimen eta borrokaren edukia ukatuz eta berau desaktibatzeko asmoarekin”. Presoari babesa azaltzeko egunero kontzentrazioak egiten dira Etxarri Aranazko plazan 19:15ean eta Altsasuko udaletxe parean 20:00etan  (ostiraletan ordutegi aldaketa dago) egunero kontzentrazioak deituta daude