Mikel Reparazek jaioterrian aurkeztu zuen 'Las grietas de America'

Guaixe 2020ko aza. 16a, 14:00

Lana herrian aurkezteak "ilusio handia" ematen ziola aitortu zuen kazetari arbizuarrak

Herritarren aurrean larunbat arratsaldean aurkeztu zuen Las grietas de America liburua Mikel Reparaz Extramianak. Oso gustura egon zen egun ETBko Nazioarteko arduradun dena, lagunarteko solasaldi interesgarria izan baitzen Arbizukoa. Berriako kazetari Pello Urzelaik gidatu zuen ekitaldia. Mikel Reparazek nabarmendu zuen AEBetako gizartea erabat banatuta eta polarizatuta dagoela, eta zatiketa horrek erro sakona duela: arrazakeria. Mikel Reparaz AEBetako hauteskundeak jarraitzetik itzuli berri da, eta hango giroaz eta han bizi zuenaz makina bat galdera erantzun zituen, liburuak sinatzearekin batera. 

Asteazkenean Etxarri Aranatzen
Asteazkenean kazetari arbizuarrak Etxarri Aranatzen aurkeztuko du bere liburua. Arratsaldeko zazpietan izango da, 19:00etan, Etxarri Aranazko liburutegian. Interesatuek sarrerak udalaren web gunean hartu beharko dituzte.