Momentuz, abenduaren 18ra arte Nafarroako mugak itxitak egonen direla jakinarazi du gaur Nafarroako Gobernuak. Abenduko zubian, beraz, Nafarroa itxita egonen dela esan du Maria Txibite Nafarroako presidenteak. Bestetik, leku publikoetan sei pertsonako bilerak eta pribatuetan elkarrekin bizi direnen bilkuren neurria mantentzen da ere. Gaueko mugikortasunaren debekuari ere eutsi egin dio gobernuak: 23:00etatik 06:00era. Ostalaritzaren dagoekionez, momentuz abenduaren 2ra arte itxita mantenduko dute, baina Javier Remirez Nafarroako Gobernuko bozeramaileak aurreratu duenez, pandemiaren garapenaren arabera azaroaren 26an terrazak irekitzea baloratuko dute.
Beste neurri batzuk
Kirol instalazioetan ezin dira aldagelak, dutxak, iturriak, saunak eta abar erabili. Salbuespena txapelketa profesioanalak dira, baita maila nazionalean edota nazioartean aritzen diren talde eta kirolari ez profesionalak ere. Espazio itxietan egiten den ariketa fisikoari dagokionez, sei parte hartzaileen taldeak mantentzen dira. Hala ere, espazioaren arabera 15 pertsonako taldeak osatzeko aukera izanen da. Intentsitate gutxiko ariketan maskara beharrezkoa da.
Denden, kultura eta aisialdi ekimenetako espazioen eta kiroldegien ordutegia 21:00ak artekoa izanen da, kirol profesionala edo taldekako ur kirolak izan ezik, ordu batez luzatu daitezkela entrenamenduak.