Janari bilketa erraldoi birtuala martxan da

Guaixe 2020ko aza. 19a, 12:00
Aurten ezingo dira elikagaiak erosi eta kutxa erraldoietan utzi. Diru ekarpena izango da, txartelarekin.

Nafarroako Elikagai Bankuaren aldeko ekimena aurten ezberdina izango da: jakiak erosi eta kutxetan utzi beharrean, diru ekarpena egingo da

Pandemia dela eta, aurten ezingo da Nafarroako Elikagai Bankuaren aldeko ohiko janari bilketa erraldoia egin. Aurten, online egingo da bilketa hori, eta igandera bitartean egin ahal izango da. Elikagaiak supermerkatuetako kaxa erraldoietan utzi beharrean, aurten diru donazioa edo ekarpena egingo da, txartelarekin. Ezingo da ekarpena diru metalikoarekin egin. Norberak egin nahi duen ekarpenaren berri emango dio dendariari, hark erosketa izango balitz bezala apuntatuko du kontuan–ticketean hala egongo da jasoa–, eta gero dendak ekarpena Nafarroako Elikagai Bankuari egingo dio. Zalantzaren bat egonez gero, dendariek emango dituzte beharrezko azalpenak. 

Nafarroako Elikagai Bankuak ekimenean parte hartzeko deia egin du, “inoiz baino behar gehiago” dagoelako.