Udagoieneko Ostera gure artean baina modu desberdin batetan

BABESTUTAKO EDUKIA 2020ko azaroaren 20a

Urte berezi honetan ere izango dugu Udagoieneko Ostera gure artean baina modu desberdin batetan, aurtengo egoera ere berezia baita.


Horregatik udazken honetan, Udagoieneko Ostera Hegan ospatuko dugu, Bizkaiko 3 toki esanguratsuenetan 3 kontzertu berezi antolatu ditugu, ondarea eta musika uztartuz lortzen den magiaz gozatzeko aukera emateko.
Webgune honetan ikusi ahal izango dituzu doan kontzertu guztiak

Hau da urte honetako gure oparia guztiontzat!

3 leku, 3 kontzertu eta asmo bakarra,
kulturaz gozatzea!