Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, konfinamendu epeak despeditu ondoren, 487 ikasle bueltatu ziren klasera atzo. Aldi berean, 399 ikasle konfinatu dituzte asteburuan. Horien artean daude Altsasu institutuko DBHko bigarren mailako 22 ikasle. Foru administrazioak jakinarazi duenez, guztira 1.129 ikasle daude etxean isolatuta. Nafarroako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztien % 1,82 dira. Taldeka, 41 ikastetxetako 56 gela konfinatuta daude, hau da, prebentziorako konfinamendua izan dezaketen bizikidetza-talde egonkor guztien % 1,60.
Joan den astetik etxean daude ibarreko 31 ikasle, honakoak: Andra Mari ikastolako Haur Hezkuntzako 4 urteko 13 ikasle aurreko asteburutik eta Sagrado Corazon ikastetxeko Lehen Hezkuntzako seigarren mailako 18 ikasle astelehenetik.