Lehen Arretako osasun zerbitzuaren defentsan

Guaixe 2020ko aza. 25a, 10:07
Etxarri Aranatzen joan den astean egindkao bilkura.

Gaur, 11:00etan, kontzentrazioak eginen dira Etxarri Aranazko eta Altsasuko osasun etxeen parean. Larunbatean, 17:30ean, Iruñean manifestazioa izanen da.

Nafarroako Osasun Plataformak nafarrak beraien osasun etxearen parera kontzentratzera deitu ditu atzera ere. Osasun etxeak zaindu leloa duten bilkuretan osasun etxeen erabiltzaileak eta bertako langileak parte hartzera deitu dituzte. Lehen Arreta eta Osasun Publikoa eta Lanekoa indartzeko eta birbideratzea eskatzen dute plataformako kideek.