Cederna Garalurrek banda zabalari buruzko gida aurkeztuko du

Guaixe 2020ko abe. 3a, 13:59
Langilea zuntz optikoa jartzen. Artxiboa.

Abenduaren 10ean, ostegunean, 09:30etik 11:00etara edo 18:00etatik 19:30era; abenduaren 15ean, asteartean, 09:30etik 11:00etara eta abenduaren 16an, asteazkenean, 18:00etatik 19:30era. Interesdunek aurretik izena eman beharko dute.

Nafarroako Mendialdean banda zabaleko sareak hedatzea errazte aldera, eta, horrela, gure herrietako eten digitala desagerrarazteko eta herriak biziberritzeko aukera emateko, Cederna Garalur elkarteko Zuzendaritza Batzordeak banda zabala lantzeko lantaldea sortu du aurten. Haren helburua da informazioa eta esperientziak partekatzea da. Eta, horretarako, toki-erakundeendako eta herritarrendako erabilgarri den banda zabalari buruzko gida bat egin du (gaztelaniaz). 

Gidaren alderdi garrantzitsuenak azaltzeko eta egon daitezkeen zalantzak argitzeko, Cederna Garalur elkarteak hitzaldiak antolatu ditu. Saioak doakoak dira, gaztelaniaz, eta Lorea Jamarrek, elkarteko IKT teknikariak moderatuko ditu. Aldez aurretik izena eta e-posta eman behar dira. Azken horretan jardunaldiko dokumentazioa jasoko du parte-hartzaileak, baita edozein ezustekoren berri ere. Bestalde, Garalurretik azaldu dutenez, “erakunde elkartekideek aurrez aurreko saio bat eska dezakete ljamar@cederna.es helbidera idatzita. Hala ere, gogorarazten dizuegu aurrez aurreko bileretan COVID-19aren aurkako segurtasun-neurriak bete beharko direla”.