Foruzaingoa COVID-19ari aurre egiteko neurriak ez betetzeagatik hirutan atera da

Guaixe 2020ko aza. 30a, 13:38
Foruzaingoarne Altsaasuko polizia-etxea.

Asteburuan bitan Irurtzunen eta bestea Altsasun

Foruzaingoak jakinarazi duenez, COVID-19ari buruzko osasun araudia urratzeagatik hainbat ohar jaso dituzte asteburuan. Haietako bi Irurtzunen.  Ostiralean taberna bateko terraza batean bezeroek babes neurriak betetzen ez zituztela eta horretaz gaztigatu zituzten. Larunbatean, berriz, jakinarazi zieten Irurtzungo plazan jende talde handi bat zegoela osasun neurriak bete gabe eta horren inguruko gaztigua egin zuten. Azkenik, Udaltzaingoak ustezko kale edana atzeman zuen eta Foruzaingoaren laguntza eskatu zuen.