Pilota

Ezkurdia eta Martija, Binakako finalerdiaren atarian

Guaixe 2020ko abe. 2a, 09:00
Ezkurdia eta Martija Binakakoa prestatzen dabiltza buru belarri.

Ostiralean Binakako Txapelketako finala jokatuko du bikote sakandarrak Agirreren eta Albisuren kontra, Bizkaia pilotalekuan. Gaur, asteazkena, aukeratuko dute materiala, goizeko 11:00etan

Gorabehera handien ostean, Binakako Pilota Txapelketako azken txanpan gaude. EPELeko (Esku Pilotako Enpresen Liga) Borja Oses epaileak erabaki moduan, ostiralean jokatuko da Ezkurdia-Martijaren eta Agirre-Albisuren arteko finalerdia Bilboko Bizkaia pilotalekuan (22:15, ETB1), eta bi bikoek gaur,a asteazkena, egingo dute material aukeraketa toki berberean, goizeko 11:00etan. 

Ostiralekoa partida oso garrantzitsua da, bikote irabazteak asteartean, abenduaren 8an, Ama Birjina egunean, Binakako final handia jokatuko baitu, Olaizola II.aren eta Urrutikoetxearen kontra. Buruz Burukoan jasotako egurra ahazten saiatuko da Joseba Ezkurdia, COVIDa gainditu eta gero sentsazio onak berreskuratzen ari den Julen Martijarekin batera. Baina aurrean biko indartsua dute, Agirrek eta Albisuk osatutakoa. Beraz, lehia oso estua espero da eta ikusmina handia da.