Pilota

Nafarroako Emakumezkoen Kluben Arteko Banakako Esku Pilota Txapelketan murgilduta daude Pilotajaukuko Sonia Alonso eta Naroa Agirre eta Irurtzungo Aldaregia

Guaixe 2020ko abe. 3a, 11:00

 1. mailan Irurtzun klubeko Aldaregiak final laurdenak jokatuko ditu eta 2. mailan Sonia Alonso finalerdietara sailkatu da taldeko buru gisa eta Naroa Agirrek final laurdenak jokatuko ditu

Abian da Nafarroako Emakumezkoen Kluben Arteko Banakako Esku Pilota Txapelketa. 1. mailan Irurtzungo Aldaregia lehiatu da B milan. Jokatutako bi partidetatik bat galdu egin zuen –18 eta 10, Aurrera taldeko Agirreren kontra– eta bestea irabazita eman diote, Bortziriak taldeko Etxebestek txapelketa utzi baitu. Gauzak horrela, abenduaren 6an txapelketako final laurdenetan ariko da Huarteko Mendibururen kontra. 

2. mailan, Altsasuko Pilotajauku taldeko bi pilotari ari dira lehiatzen, Sonia Alonso eta Naroa Agirre. Alonso A multzoan aritu da eta Agirre B multzoan. Sonia Alonso finalerdietara sailkatu da, jokatutako bi partidak irabazi eta gero, bere multzoko taldeko buru gisa. Oberenako Lasari 18 eta 0 eta Lodosako San Francisco Javier taldeko Paternaini 10 eta 18 irabazi zion. Naroa Agirrek, aldiz, jokatutako bi partidak galduta (12 eta 18 Auñamendiko Agorretaren kontra eta 18 eta 5 Huarteko Salbideren kontra), final laurdenetan ariko da igandean, abenduaren 6an, Oberenako Lasaren kontra.