Gomazko Paleta

Gure Pilotakoek eta Pilotajaukukoek ekin diote Binakako Emakumezkoen Gomazko Paleta Txapelketari

Guaixe 2020ko abe. 3a, 12:00

1. mailan eta 2. mailan dabiltza sakandarrak eta nahiz eta partida borrokatuak egin, alde gutxiagatik baina oraindik ez dute garaipenik lortu

Nafarroako Emakumezkoen Kluben Arteko Gomazko Paleta Txapelketa abian da. Binakako 1. mailan dagoeneko bi jardunaldi jokatu dira, lehena Etxarri Aranatzen eta bigarrena Iruñean eta Lekunberrin, eta lehia oso estuak izan ziren. Altsasuko Pilotajaukuko eta Etxarri Aranazko Gure Pilotako palistek maila bikaina eman zuten.  Partida oso borrokatuak jokatu ziren eta, alde oso gutxiagatik baina galdu zuten ordekari sakandarrek. 

2. mailan Gure Pilotako Artazkoz eta Otxoa ari dira lehian. Orain arte 3 jardunaldi jokatu dira eta hiruretan galdu egin dute etxarriarrek, partida lehiatu eta bizietan. Abenduaren 3an jokatuko den jardunaldian atseden hartuko dute Gure Pilotakoek eta abenduaren 6an Auñamendiko bikoa dute aurkari. 


Emakumezkoen Binakako Gomazko Paleta Txapelketako 1. maila
1. jardunaldiko emaitzak (Etxarri Aranatzen)
Mendillorri (Espinal-Gorostiaga) 30 / Pilotajauku (Murillo-Lusarreta) 26 
Auñamendi (Ardanaz-Azanza) 30 / Gure Pilota (Saragueta-Igoa) 26

2. jardunaldiko emaitzak
Labriten: Auñamendi (Ardanaz-Azanza) 30 / Pilotajauku (Murillo-Lusarreta) 28
Lekunberrin: Gure Pilota (Saragueta-Igoa) 26 / Mendillorri (Espinal-Gorostiaga) 30

3. jardunaldia (abenduaren 6an)
Pilotajauku (Murillo-Lusarreta) / Gure Pilota (Saragueta-Igoa)
Mendillorri (Espinal-Gorostiaga) / Auñamendi (Ardanaz-Azanza)

Emakumezkoen Binakako Gomazko Paleta Txapelketako 2. maila
1. jardunaldiko emaitzak
Mendillorri (Arbizu-Senosiain) 30 / Gure Pilota (Artazkoz-Otxoa) 23

2. jardunaldiko emaitzak
Gure Pilota (Artazkoz-Otxoa) 24 / Amaya (Quevedo-Sarasibar) 30

3. jardunaldia
Larraun (Saralegi-Berekoetxea) 30 / Gure Pilota (Artazkoz-Otxoa) 15

4. jardunaldia (abenduak 3)
Gure Pilotak (Artazkoz-Otxoa) atseden jardunaldia du.

5. jardunaldia (abenduak 6)
Gure Pilota (Artazkoz-Otxoa)  / Auñamendi (Murillo-Galartza)