948, nafar kulturgileak Nafarroan

Guaixe 2020ko abe. 3a, 11:09

Abenduaren 2tik 13ra Nafarrako 50 herritan eginen den programa antolatu du Nafarroako Gobernuak. Irurtzunen, Etxarri Aranatzen, Altsasun eta Olaztin musika eta antzerki ekitaldiak izanen dira abendurako zubirako prestatutako egitarauaren barruan. 

Nafarroako Gobernuak 948 Kultura Arte eta Kultura jaurdueren programa antolatu du gaur hasi eta abenduaren 13rako. Sakanan eginen duen lehenengo geldialdia larunbatean, abenduaren 5ean, 19:30ean, izanen da. Xabi Bandini eta Alberto Isaba musikariek Gertutik kontzertua eskainiko dute programa artistiko honen barruan. Abenduaren 8an, asteartean, Eva Azpilikueta aktore altsasuarraren Yarleku konpainiak Numenak antzezlana eginen du Olaztiko kultur etxean, 17:00etan. Pixka bat beranduago, 19:00etan, Demode Quarter taldearen Incorretas emanaldia izanen da Irurtzungo kultur etxean. Abenduaren 13an, igandean, 19:00etan, eta zikloarekin amaitzeko Etxarriko kultur etxean Hutsunek eta J.E.L. Jazz Trío taldeek kontzertua eskainiko dute. 

948 Kultura egitarauaren barruan Xabier Artiedak Every body needs... heroes! antzezlana eginen du abenduaren 10ean, datorren ostiralean 19:00etan, Aintsoaingo kultur etxean. Bestetik, Ihabarren bizi den Jon Barbarinen Amico Teatro eta Acronica Producciones konpainien Transitos ikuskizuna izanen da Castejongo kultur etxean, abenduaren 12an, 19:00etan. 

Sakanan eginen diren emanaldiak ez ezik, programaren barruan beste ekitaldi eta jarduerak antolatu dituzte, museora bisita gidatuak eta erakusketak.

948 Kultura Sakanako egitaraua

Abenduaren 5, 19:30ean

  • Gertutik. Xabi Bandini eta Alberto Isaba
    Altsasuko Iortia kultur gunean

Abenduaren 8, 17:00etan

  • Numenak. Yarleku konpainia
    Olaztiko kultur etxean

Abenduaren 8an, 19:00etan

  • Incorrectas. Yoli Pascuarena, Demode Quarter
    Irurtzungo kultur etxean

Abenduaren 13an, 19:00etan

  • Hutsun Txalaparta eta J.E.L. Jazz Trío taldeen kontzertua
    Etxarri Aranazko kultur etxean

Sakandarrak 948 programan 

Abenduaren 10ean, 19:00etan
Antsoaingo kultur etxean

  • Xabier Artieda. Every body needs... heroes!

Abenduaren 12an, 19:00etan, Castejongo kultur etxean

  • Jon Barbarin (Amico Teatro). Transitos

948 Kultura egitaraua osorik