Durangoko Azoka bereziena

Guaixe 2020ko abe. 4a, 10:08
2020ko Durangoko Azokaren aurkezpena. DA!

Osasun krisialdiagatik dela eta, euskal liburu eta diska azokaren 55. edizioa birtuala izanen da: gaur Durangoko Azoka online denda martxan jarri dute eta 8ra arte zabalik egonen da. 

Aurtengoa Durangoko Azokaren edizio bereziena izanen da. Izan ere, pandemiak eraginda Landakon ez dira salmahairik egonen eta salmentak durangokoazoka.eus online dendatik eginen dira. Bertan, azokan egoten diren produktu guztiak aurki daitezke. Azoka presentziala bailiran, denda abenduaren 4tik 8ra egonen da zabalik eta erosleek etxean jasoko dute erositakoa.