Pilota

Binakako finala jokatzeko “gogotsu” daude sakandarrak

Guaixe 2020ko abe. 8a, 16:29
Martija eta Ezkurdia takoak jartzen.

Binakako final handia jokatzear daude Ezkurdia eta Martija Olaizolaren eta Urrutikoetxearen kontra Bizkaian, ateak itxita

Binakako finala hartuko du gaur Bilboko Bizkaia pilotalekuak. Pandemiak eta grebak baldintzatutako txapelketa  gorabeheratsua ateak itxita jokatuko da. Pena ematen du frontoia hutsik ikustea, eta pilotariek eta Aspe eta Baikoko arduradunek esaten dutenez, ez dira egoera berri honetara ohitzen. Lau finalistak, Ezkurdia-Martija eta Olaizola-Urrutikoetxea takoak jartzen daude frontoian bertan. Final irekia da, baina katedrak alde txikiarekin Baikoko bikoa ikusten du faborito. Dirua ere horrela aterako omen da. Ezkurdiaren bigarren Binakako finala izango da (aurrekoan txapela lortu zuen Zabaletarekin) eta Martijaren lehenengoa.