Sexu eta genero aniztasuna ziklo batean aztergai

Guaixe 2020ko abe. 15a, 10:34

'Homoamak' filmeko protagonistak. GEURIA.EUS

'Askotariko Sakana. Aniztasuna ereiten' zikloaren barruan Irurtzunen, eta Lakuntzaren txanda heldu da. Bi saioetarako aforoa murriztuta dagoenez, aldez aurretik gonbidapena eskuratu behar da berdintasuna@sakana-mank.eus e-postaren bidez. 

Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak eta Kattalingunekrekin batera Nafarroako Gobernuko LGTBI+ zerbitzuarekin batera, Askotariko Sakana. Aniztasuna ereiten zikloa antolatu dute. Lastailaren 22aren eta azaroaren 8aren artean egitekoa zen, baina pandemiari aurre egiteko murrizketa neurriak direla eta iragarritako saioak ezin izan ziren egin. Antolatzaileek berriro heldu diote egitarauari eta Irurtzungo eta Lakuntzako saioak asteburuan izanen dira. Gainera, Irurtzunen Hormak, mendialdeko LGTBI+ elkartearen aurkezpena izanen da. 

Egitaraua 
Abenduak 18, ostirala 
19:00etan Hormak mendialdeko LGTBI+ taldearen aurkezpena, Homoamak eta Tras la piel film laburren emanaldia eta Kattalinguneren aurkezpena. Irurtzungo kultur etxean. 

Abenduak 20, igandea 
17:00etan Mari, Meri eta Lari ipuinez eta kantuz osatutako antzezlana, 3 urtetik gorako haurrendako. Ipuinak sexu eta genero aniztasunaz ari dira, familia eredu desberdinez, beldurrak baztertzeaz eta, azkenean, askatasunaz. Ikuskizunak biltzen dituen abestiak Yogurinha Borovarenak dira, Sentipenak askatu diskoarekin ikusle gazteagoengana iritsi nahian argitaratutako kantak. Galder Perezek idatzitako eta Maria Urcelay aktorearekin batera sortutako ikuskizun hori umeei zuzenduta dago, baina adin guztietako lagunentzat da aproposa, oraindik  ere, denok dugulako sentipenak askatzeko beharra eta gogoa. Lakuntzako kultur etxea.